bromuro
- 1. Kim.
Bromoz eta beste elementu batez osatutako konposatu bitarra; horien artean, hidrogeno bromuroaren gatzak. Bromoak −1 balentziarekin jokatzen du. Zenbait bromurok propietate hipnotiko eta lasaigarriak ditu. Zilar bromuroa, berriz, argiaren eraginez belztu egiten da eta argazkilaritzan oso erabilia da.