bosón
- 1. Fis.
Spin osoa duten oinarrizko partikula motetako bakoitza. Fermioien arteko interakzioen eramaileak dira, spin osoa dute, eta ez dute Pauliren esklusio-printzipioa betetzen. Hauek dira bosoiak eta dagokien interakzioa: a) fotoia (interakzio elektromagnetikoa); b) W-, W+ eta Z0 partikulak (interakzio ahula); c) gluoia (interakzio bortitza). Bestetik, beste bi bosoi daude teorikoki postulatuta: Higgs bosoia eta grabitoia.