2. Telekom.
sin. blog

Webgune pertsonal edo kolektiboa, pertsona edo talde batek idatzitako artikuluak sortze-dataren alderantzizko ordenan aurkezten dituena. Artikuluak gai bati edo hainbat gairi buruzko iritziak, albisteak, egilearen gogoetak, literatura-lanak edo bestelakoak izan daitezke. Artikuluez gain, bisitariek haiei buruz emandako iritziak, beste webgune batzuen estekak, multimedia-baliabideak (testua, irudia eta soinua) eta abar aurkitu daitezke. Ohiko webguneetan ez bezala, blogetan oso maiz eransten da informazio berria; horregatik, blogek bisitari finkoak izan ohi dituzte.