berberecho
- 1. Zool.
- sin. verderón
Bibalbioen klaseko eta Cardiidae familiako moluskuen izen generikoa. Bihotz-formako maskor gogorra dute, ildaskatua, eta mundu osoko itsasoetan bizi dira, itsasertzetik gertu eta hondo bigunetan lurperatuta. Jangarriak dira. Cerastoderma edule da Europako berberetxo arruntena.