bauxita
- 1. Geol.
Aluminio oxido eta hidroxidoez (batez ere gibbsita, baita boehmita eta diaspora ere) osaturiko arroka. Mineral hauetaz gain, silizio askea, lohia, burdin hidroxidoak, eta batez ere buztin-mineralak eduki ohi ditu. Klima tropikal eta subtropikaletako buztin-metakinen osagai arrunta da, eta aluminioaren mearik garrantzitsuena.