baudio
- 1. Elektron./Inform.
- sin. baud
Seinale digital baten seinalizazio-abiaduraren unitatea, segundoko transmititzen diren gertakarien (tentsio- edo maiztasun-aldaketen) kopurua adierazteko erabiltzen dena (Bd).
Askotan, baud eta bit/segundo unitateak nahastu egiten dira. Bi unitateok transmisio-abiadura txikia denean soilik dira baliokideak (esaterako, 300 baud = 300 bit/s); abiadura handia denean, baud batean bit bat baino gehiago transmiti daitezke.