babosa

1. Zool.
sin. limaco

Maskorrik ez duten edo barne-maskor bestigiala duten arionidoen eta limazidoen familiako molusku gastropodoen izen arrunta.


2. Zool.

Blenidoen familiako arrain osteiktieen izen arrunta. Ez dute ezkatarik, eta azala muki likatsu batez estalia dute. Bizkar-hegats luze bat duen gorputz luzexka dute, eta goiko baraila protraktila da. Itsasbazterreko arroketan bizi dira oso sakonera txikiko uretan, eta ornogabe eta alga txikiz elikatzen dira.

Kabuxa
Kabuxa