astigmatismo
- 1. Med.
Ikusmen-akatsa, kornearen esferaren kurba meridiano guztietan berdina ez izateak sortua; horren ondorioz, argi-izpiak ez dira erretinaren puntu batean zehatz fokuratzen. Ikusmena lainotsua izaten da, eta betaurrekoekin edo ukipen-leiarrekin zuzen daiteke, gehienetan.