ascidia
- 1. Zool.
Tunikatuen subfilumeko zenbait ornogabez esaten da. Aszidiak ornodun primitiboen zenbait ezaugarri dituzten itsas animaliak dira, itsaso eta sakonera guztietan bizi direnak. Gorputza tunika deritzon geruza babesle batez estalita egoten da. Bi poro ditu, bata ura sartzeko eta bestea irteteko. Uretan eskegita dauden detritu eta planktonaz elikatzen dira. Hermafroditak dira eta ugalketa gurutzatua da edo asexuala estoloi bidezkoa. Larbak igerilariak dira eta leku egokia aurkitzen dutenean bertan finkatu eta metamorfosia gertatzen zaie. Heldutan denak dira sesilak, eta zenbait espezie kolonialak dira. Ascidiacea klasea osatzen dute.