arsénico
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 33 duen elementu kimikoa. Forma alotropikorik ohikoena solido gris hauskorra da. Artsenikoaren konposatuak (batik bat, artseniko trioxidoa eta artseniatoak) oso erabiliak dira industrian, bereziki pestizida, herbizida eta intsektizidak egiteko. Oso toxikoak dira. Artsenikoak minbizia eragin dezake azalean eta biriketan. Metal lurrunkorra da, eta errausketaren ondorioz sortzen diren hondakin-gasetan ager daiteke.
- 2. Kim.
- sin. trióxido de arsénico
Artseniko(III) oxidoa (As2O3). Hauts zuri usaingabea da, oso pozoi bortitza. Artsenikoaren konposatu garrantzitsuena da. Erabilera industrial ugari ditu (beiragintzan dekoloratzaile gisa, beste artseniko-konposatu batzuen iturri gisa, pestizida gisa eta abar), baina batzuk bazter geratzen ari dira segurtasunagatik.