arrastre
Sarea arrastaka ekartzen den arrantza-mota.
Batuketak egitean, zutabe batetik ezkerrerantz eramaten den zifra, dagokion zutabeko batura kalkulu-oinarria baino handiagoa denean. Esaterako, unitateen zutabeko zenbakien batura 14 bada, unitateetan 4 uzten da, eta hamarrekoen zutabera 1 eramaten da.
Mugimendu bat transmititzeko sistema mekanikoa; adibidez, motor batek makina bat higiarazteko sistema.
Arrastea eta transmisioa kideko terminoak dira, baina ez dira guztiz sinonimo. Arrastean higidura bat, lekualdatzea edo biraketa, eragitea da helburua, eta higidura hori bideratzen duen sistema da arrastea. Transmisioan, berriz, energia-sortzailearen potentzia erabiltzaileari ematea da helburua. Transmisioa, beraz, bitarteko sistema bat da, higidura baten jarraipena edota transformazioa gauzatzen duena. Arrastea, ordea, ez da nahitaez lotura-sistema bat, kate zinematiko baten lehen osagaia ere izan baitaiteke