2. Zool.

Araneoen ordenako artropodoen izen arrunta. Gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatua dute. Ahoaren inguruan kelizero deritzen luzakinak dituzte, hozka egin eta pozoia ziztatzeko erabiltzen dituztenak. Lau hanka-pare dituzte eta prosoman kokatuta daude. Opistosoman armiarma-sareak egiteko erabiltzen duten zeta jariatzen duten guruinak dituzte. Tamaina desberdinekoak dira eta mundu guztian hedatuta daude.

3. Zool.
sin. salvario

Trachinidae familiako zenbait arrainen izen arrunta. Hondo hareatsuetan bizi dira eta aurreko bizkar-hegatsean ezten pozoitsuak dituzte. Oso preziatuak dira sukaldaritzan.

4. Zool.
sin. araña blanca, escorpión

Trakinidoen familiako arrain europarra. 42 cm-rainokoa da eta arrunta da Euskal Herrian, oso preziatua sukaldean.