alquitrán

1. Kim.

Harrikatza, zura, zohikatza, petrolioa edo eskisto bituminosoak destilatuz ateratzen den gai ilun eta likatsua. Batez ere, hidrokarburo aromatiko poliziklikoz (HAP), konposatu heteroziklikoz eta fenolez osatuta dago. Mundrunetatik, gehienetan destilazio zatikatuaren bidez, konposatu organiko ugari lortzen dira, industria kimikoan hainbat produktu fabrikatzeko erabiltzen direnak (koloratzaileak, plastikoak, botikak, perfumeak...).