alotropía

1. Kim.

Karbonoak, fosforoak, sufreak eta beste zenbait elementuk oso propietate desberdinak dituzten forma fisikoetan agertzeko duten propietatea. Forma fisiko horiei alotropo edo forma alotropiko deritze. Diamantea, grafitoa eta fullerenoa dira karbonoaren forma alotropikoak. Alotropia egoera gaseosoan ere ager daiteke; esaterako, oxigenoaren alotropoak dioxigenoa (O2) eta ozonoa (O3) dira. Tenperatura- eta presio-kondizio berezietan sortzen dira. Gehienetan, antolamendu molekularrean edo kristal-egituran bereizten dira.