almendro
- 1. Bot.
- sin. almendral, almendrero, allozo
Errosazeoen familiako zuhaitz hostogalkorra, eskualde mediterraneo osoan landatzen dena. Gehienez 10 m-ko altuera izaten du, eta oso azal pitzatu eta zimurtua, zurtoin bihurria, hosto luzanga edo lantza-formakoak eta lore zuri edo arrosak ditu. Loraketa urtarriletik martxora bitartean gertatzen da, hostoak garatu baino lehen. Fruitua arbendola da.