alineación

1. Geol.

Deformazioaren ondorioz arroketan sortu diren egitura linealen multzoa. Ildaska-lerrokadura, luzatze-lerrokadura, lerrokadura minerala, ebakidura-lerrokadura eta krenulazio-lerrokadura dira nagusiak. Arroka batean askotariko orientazioko lerrokadura-motak egon daitezke batera. Ebakidura-lerrokadura eta krenulazio-lerrokadura izan ezik, beste guztiek mugimenduaren norabidea adierazten dute.

2. Inform.

Testu-dokumentu batean, lerroek edo bestelako objektuek erreferentzia batekiko duten kokapena. Normalean, marjina hartzen da erreferentzia gisa. Adibidez, lerroak ezkerreko edo eskuineko marjinari lotuta edo bien artean kokatuta egon daitezke.