alga parda
- 1. Bot.
- sin. feófito
Zenbait alga itsastar eta zelulaniztunez esaten da. Klorofila, β karotenoa eta fukoxantina dituzte, eta, azken horren eraginez, kolore arrea dute. Ugalketa sexuala, ugaltze-ziklo konplexua eta belaunaldi-txandaketa dituzte. Batzuk iodoa ateratzeko edo jateko erabiltzen dira. Phaeophyta dibisioa osatzen dute.