aldehído

1. Kim.

CHO taldea duten konposatu organikoen izen generikoa. Alkoholak kontrolpean oxidatuz lortzen dira; oso erraz oxidatzen dira, eta, hala, azidoak sortzen dira. Adibidez: formaldehidoa, azetaldehidoa...

Zenbait aldehido
Zenbait aldehido

1. Kim.
CHO taldea duten konposatu organikoen izen generikoa. Alkoholak kontrolpean oxidatuz lortzen dira; oso erraz oxidatzen dira, eta, hala, azidoak sortzen dira. Adibidez: formaldehidoa, azetaldehidoa...

Aldehidoa Edit

Egilea: Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate

ALDEHIDOA

Aldehidoak konposatu organikoak dira, eta oso ugariak dira naturan. Konposatu hauek zenbait fruituren eta lurrinen usaina eragiten dute. Aldehidoen ezaugarri nagusia karbonilo funtzio-taldea da; hau da, karbono-oxigeno lotura bikoitza duen taldea, eta kimika organikoan agertzen den funtzio-talde garrantzitsuenetakoa. Aldehidoen taldea osatzen duten konposatuek alkilo edo arilo taldeari eta hidrogeno bati lotuta dute karboniloa. Formaldehidoa (metanala) da salbuespena, bi hidrogeno baititu karboniloari lotuta. Konposatu hauek izendatzeko, IUPAC sistemari jarraituz, -al bukaera aldehido hitzaren lehenengo silaba erabiltzen da.

grafikoak1

Zenbait aldehido

Karbonilo funtzio-taldearen eraginez, aldehidoak konposatu polarrak dira. Oxigenoaren elektronegatibotasuna oso altua denez, elektroiak erakartzen ditu eta karbono-atomoan hutsune elektronikoa sortzen da; horren ondorioz, karga-dentsitatea emateko gaitasuna duten espezieekin (nukleozaleekin) hala nola alkoholekin, urarekin, alkoxidoekin eta abarrekin erreakzionatzeko joera dute.

grafikoak2

Formaldehidoaren potentzial elektrostatikoaren mapa: kolore gorriak karga-dentsitate negatiboa adierazten du, eta kolore urdinak, karga-dentsitate positiboa

Aldehidoen azidotasun-konstantea, pKa, 17 ingurukoa da. Alkanoen hidrogenoekin konparatuz, karboniloari lotuta dagoen alkilo taldearen hidrogenoek azidotasun handiagoa dute aldehidoetan. Hidrogenoa galtzean eratzen den base konjugatua karbonilo funtzio-taldearen eraginez gertatzen den erresonantzia-efektuagatik egonkortzen da, eta, hala, azidotasuna handitzen da.