albatros
- 1. Zool.
Diomedeidoen familiako itsas hegaztien izen arrunta. Tamaina handikoak dira eta 3,7 m-rainoko hego-zabalera izan dezakete. Lumajea argia da gorputzean eta iluna hegoetan. Hego hemisferioko itsasoetan eta Ipar Pazifikoan bizi dira eta umatzeko soilik lurreratzen dira. Diomedeidae familia osatzen dute.