ajuste
- 1. Estat.
Enpirikoki lortutako datuen segida ez-lineal bati legokiokeen lerro teorikoa lortzeko eragiketa estatistikoa.
Enpirikoki lortutako datuen segida ez-lineal bati legokiokeen lerro teorikoa lortzeko eragiketa estatistikoa.
Makina edo egitura batean bata bestean ahokatu edo mihiztatu behar diren bi piezaren dimentsioen arteko aldearen erlazioa. Ahokaduraren kalitatea ahokatu beharreko piezetan erabilitako perdoien araberakoa da. Adibidez, zilindro baten eta haren barnean atzera-aurrera ibili behar duen pistoi baten kasuan, bietako baten neurriak onartutako perdoia gainditzen badu, piezak ezin izango dira ahokatu.
Bi piezaren arteko erlazio mekanikoa edo jarrera, pieza bat bestean sartua edo txertatua dagoenean.
Pieza mekaniko bati, beste batekin lotu ahal izateko, beharrezko neurri zehatza ematea.