2. Bot.

Hosto luze eta oso estua, pinu, izei eta abarrek dituztenen modukoa.

3. Geol.

Arroka-tontor puntazorrotza.

4. Itsas.

Lema giltzatzen den metalezko pieza puntazorrotza, kodastari lotua.

5. Tren.

Trenbide-aldaketa egiteko gurutze edo lotuneetan gurpilak gidatzen dituen errailetako bakoitza.

6. Zool.
sin. pez aguja

Belonidoen familiako itsas arrain osteiktiea, 70 cm inguruko gorputz luze eta mehekoa eta guraize-itxurako baraila luzeak dituena. Oso igerilari trebea da eta sardatan ibiltzen da, ur-azaletik gertu.

7. Zool.

Singnatidoen familiako Syngnathus, Nerophis eta Entelurus generoetako itsas arrain osteiktieen izen arrunta. Oso gorputz liraina eta luzea eta hegats txikiz hornitutakoa daukate eta ahoa tutu-formakoa da. Planktonez eta beste animalien larbez elikatzen dira.