acoplamiento
- 1. Elektron.
Zirkuitu edo osagai elektroniko batetik beste batera energia transferitzea. Akoplamendu elektromagnetikoen kasuan, akoplamendua berariaz edo nahi gabe sor daiteke.
- eu akoplamendu
- en coupling
- fr couplage
- 3. Teknol. Mek.
Bi ardatz elkartu eta energia mekanikoa batetik bestera eramateko gailua.
- eu akoplamendu
- en coupling
- fr couplage
- 4. Tren.
Tren-ibilgailu bi edo gehiago elkarrekin lotzea, zirkulazio bakarra eratzeko.
- eu akoplamendu, akoplatze
- en coupling
- fr accouplement
- 3. Teknol. Mek.
- Bi ardatz elkartu eta energia mekanikoa batetik bestera eramateko gailua.
Akoplamendua Edit
Egilea: Elhuyar
Akoplamenduak erabiltzen dira fabrikazioa, garraioa edo muntaketa dela-eta ardatz baten luzera nahitaez mugatu behar denean; edo ardatzak bata bestearekiko angelu bat osatzen dutenean, edo ardatzetako batek dardarak jasan behar dituenean; edo ardatz eragilea ardatz eraginetik bat-batean lotzea eta askatzea beharrezkoa denean.
Akoplamendu-mota asko dago, bete beharreko funtzioaren araberakoak. Akoplamendu finkoak erabiltzen dira bi ardatzak lerro berean daudenean eta lerro horretatik ateratzen ez direnean. Bestela, akoplamendu elastikoak erabiltzen dira bi ardatzak lerro berean doi-doi ez daudenean. Barnean elementu elastikoak dituzte, kautxuzkoak edo larruzkoak adibidez, deslerrokadura txikiak xurgatzeko; gainera, dardarak ere xurgatzen dituzte, ardatz batetik bestera iragan ez daitezen. Badira akoplamendu mugikorrak ere; haietan, ardatzak bata bestetik hurbildu edo urrundu egin daitezke, baina lerro berean edo bertsuan egon behar dute.
Ardatz paraleloen arteko edo angelua osatzen duten ardatzen arteko mugimendua transmititzeko, akoplamendu giltzatuak erabiltzen dira (giltzadura eta juntura giltzatu ere esaten zaie), hala nola automobiletan. Mota horretakoa da, adibidez, cardan giltzadura.
Akoplamendu horiek guztiak abiadura berean biratzen diren ardatzen arteko transmisio iraunkorra gauzatzen dute. Badira, bestalde, beste akoplamendu batzuk transmisioa nahierara eten eta berrezartzeko aukera ematen dutenak, nahiz eta ardatzek biraka jarraitu eta abiadura desberdinak izan: enbrage deritze, eta hainbat mota daude: horztunak, zentrifugoak, marruskadurakoak, hidraulikoak, magnetikoak...