aceña
Ur geza geldietan hazten den landare belarkara. Zinta-formako hosto luze eta tenteak ditu, eta zurtoin luze eta zilindrikoetan ekoizten ditu haziak. Lore emeek ez dute brakteatxorik. Lore emeak (behean) eta arrak (goian) gehienetan elkarren alboan izaten dira. Lezkadi, putzu, aintzira eta ibaietako ur geldien ertzetan bizi dira. Euskal Herriko ia lurralde osoan ageri da, baina Typha latifolia baino banaketa irregularragoa du, apur bat termofiloagoa da, gainak saihesten ditu eta ur azalagoetan ere moldatzen da. Ipar hemisferioko eskualde epeletan ageri da.