plutón

1. Astron.
sin. Plutón

Eguzki-sistemako planeta nanoa, guztietan bigarren handiena; Ilargia baino bost aldiz txikiagoa da eta oso orbita eszentrikoa du.

2006ko abuztuaren 24an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak planeta nanotzat definitu zuen Pluton, eta eguzki-sistemaren planeta-zerrendatik kanpo dago geroztik.

<span style="font-style:italic">Hubble</span> teleskopioak 2006an hartutako Pluton-Charon sistemaren bi argazki. Pluton erdian ageri da, eta Charon haren inguruan; lehen iruditik bigarrenera, Charonek erlojuaren kontrako mugimendua egin du, Plutonen goiko eskuinaldetik ezkerraldera. Beste bi puntu zuri txikiak Hidra eta Nix dira, Plutonen sateliteak
Hubble teleskopioak 2006an hartutako Pluton-Charon sistemaren bi argazki. Pluton erdian ageri da, eta Charon haren inguruan; lehen iruditik bigarrenera, Charonek erlojuaren kontrako mugimendua egin du ...

2. Geol.

Oso sakonetik datozen eta azalera iritsi aurretik kontsolidatu diren arroka intrusibozko masa.


1. Astron.
Eguzki-sistemako planeta nanoa, guztietan bigarren handiena; Ilargia baino bost aldiz txikiagoa da eta oso orbita eszentrikoa du.

Pluton Edit

Egilea: Jon Legarreta

PLUTON

Pluton eguzki-sistemako planeta nanoen barruan sailkatzen da, asteroide-eraztunean kokaturik dagoen Ceresekin eta eguzki-sistemako 2003UB313 edo Eris kanpo-planetarekin batera. Azken hori, Eris, Pluton baino handiagoa da, eta haren aurkikuntzak areagotu egin zuen planeta terminoaren inguruko eztabaida. Plutonen izaeraren gaineko eztabaida, izan ere, aurkitu zen unetik beretik dator, William Tombaugh astronomo estatubatuarrak 1930eko irailaren 18an aurkitu zuenetik. Bitxia bada ere, Pluton da Amerikako Estatu Batuetako astronomo batek aurkitu duen planeta (nano) bakarra, beste guztiak europarrek aurkitu baitituzte. Eztabaida horri Nazioarteko Astronomia Elkarteak eman zion amaiera, 2006ko abuztuaren 24an, Pluton planeta nanotzat joz. Hala ere, beste kategoria bat onartu zen Plutonentzat: plutoide. Neptuno baino urrunago dauden Eguzki-sistemako planeta nanoak dira plutoideak. Beharbada, Plutonen aurkikuntza XX. mendean gertatu beharrean gaur egun gertatu balitz, ez litzateke eztabaidarik izango, eta Neptunotik kanpoko edo haraindiko objektutzat joko litzateke.

Pluton oso txikia da; gure Ilargiak baino 6,15 bider masa txikiagoa dauka, eta, Ilargiarenarekin alderatuta, 0,67ko diametroa (1.150 km). Gainera, Plutonen orbitak (248 urte) eguzki-sistemako makurdurarik handiena du (17°), eta oso eszentrikoa da. Azken ezaugarri horrek eragiten du Pluton Eguzkitik hurbilago egotea Neptuno baino, bere orbitaren epe batean (20 urte).

Plutonek hiru satelite ditu. Bi, oso txikiak: Hidra eta Nix. Bestea, Plutonen tamainaren ingurukoa: Charon. Charon da eguzki-sisteman bere planetaren aldean (kasu honetan, planeta nanoaren aldean) tamaina handiena duen satelitea. Izatez, Pluton-Charon sistema bikoitza eratzen dute, eta erabakitzeko dago ea Charon planeta nanotzat har daitekeen edo ez.

Plutonek oso atmosfera xumea dauka, nitrogenoz, metanoz eta karbono monoxidoz osatua. Eguzkitik urruntzen den heinean, Plutonen atmosfera izoztu egiten da, eta planetaren gainazalean kokatu. Kontrakoa gertatzen da Eguzkira hurbiltzen denean, atmosfera berotu eta lurrundu egiten baita. Lurruntze- eta izozte-prozesuok Lurretik neur daitezke, metodo fotometrikoak erabiliz, planetaren albedoan aldaketak eragiten dituztelako. NASAk 2006. urtean bidalitako New Horizons espazio-ontziak Pluton-Charon sistema aztertuko du, eta 2015. urtetik aurrera planeta nano honen ezagupen zabalago eta zehatzagoa izango dugu. Beraz, itxaron egin behar.

grafikoak1

Hubble teleskopioak 2006an hartutako Pluton-Charon sistemaren bi argazki. Pluton erdian ageri da, eta Charon haren inguruan; lehen iruditik bigarrenera, Charonek erlojuaren kontrako mugimendua egin du, Plutonen goiko eskuinaldetik ezkerraldera. Beste bi puntu zuri txikiak Hidra eta Nix dira, Plutonen sateliteak (iturria: NASA)