2. Kim.
sin. acrilonitrilo-butadieno-estireno

Akrilonitrilo, butadieno eta estirenoz osatutako kopolimero termoplastikoa. Akrilonitrilo-estireno kopolimeroa butadieno-akrilonitrilo kautxuarekin nahasiz edo polibutadienoa estirenoarekin eta akrilonitriloarekin polimerizatuz lortzen da. Binil erretxinaren gogortasuna eta erresistentzia eta kautxuaren zailtasuna eta talkarekiko erresistentzia konbinatzen ditu.