2. Teknol.
sin. worm-screw

Pieza zilindriko edo koniko hariztatua (gutxienez hari-itzuli oso bat duena); haren hariaren irtenguneak torlojuarekiko perpendikularra den plano batean kokatutako gurpil baten hortzekin engranatzen dira koroa-amaigabe engranajea sortzeko.

3. Zool.

Gorputz luzea, biguna, zilindro-erakoa eta uzkurkorra duen animalia txikia, batez ere, intsektu-larba.

4. Zool.

Hankarik gabeko gorputz luze eta biguna duten hainbat animaliari ematen zaien izen arrunta. Zizare gehienak platihelminteen, anelidoen eta nemerteoen filumetan sailkatzen dira.