wire

1. Teknol. Elektr.

Eroale elektriko malgua, eskuarki zilindrikoa, estaldura isolatzaileduna zein estaldurarik gabekoa, eta luzera handia duena bere sekzioarekiko. Zirkuitu elektrikoen arteko konexioak egiteko edo zirkuitu elektriko baten barneko zenbait punturen arteko konexioak egiteko erabiltzen da.

Kable bat osatzeko elkartutako edo txirikordatutako harizpietako bakoitzari ere hari esaten zaio.

2. Teknol. Mek.

Edozein metalezko eta bereziki altzairu gozozko haria, malgutasun eta zailtasun handikoa, trefilaketaz ateratzen dena.