winding

1. Teknol. Elektr.

Elkarri konektatutako espirak edota harilak, zirkuitu elektriko batean elkarrekin jarduteko prestatuak. Harilkatua bornez hornituta dago, eta haren eginkizuna da zirkuitu magnetiko bat sortzea korronte elektrikoak espirak zeharkatzen dituenean, edo, bestela, borneetan tentsio elektrikoak sortzea eremu magnetiko aldakor batean kokatzen denean edo eremu magnetiko batean barrena lekualdatzen denean. Adibidez, transformadoreetan eta makina elektriko birakarietan (sorgailuak eta motorrak) harilkatuak erabiltzen dira.