watt
- 1. Fis.
Potentzia neurtzeko SI sistemako unitatea. Segundoko joule baten baliokidea da, eta zaldi-potentzia bat gutxi gorabehera 746 watt da. Maiz, wattaren multiploak erabiltzen dira: kilowatta (1 kW = 1.000 W) eta megawatta (1 MW = 1.000.000 W). Megawatta zentral elektrikoen kapazitate edo potentzia instalatua adierazteko erabili ohi da.