tungsten
- 1. Kim.
- sin. wolfram
Zenbaki atomikoa 74 duen elementu kimikoa. Metal gogorra da, kolorez zuria eta dentsitate handikoa. Egoera puruan, lanparen erresistentzietako eta abarretako haria egiteko erabiltzen da, eta altzairuarekin oso aleazio oso gogorrak eratzen ditu.
- 1. Kim.
- Zenbaki atomikoa 74 duen elementu kimikoa. Metal gogorra da, kolorez zuria eta dentsitate handikoa. Egoera puruan, lanparen erresistentzietako eta abarretako haria egiteko erabiltzen da, eta altzairuarekin oso aleazio oso gogorrak eratzen ditu.
Wolframa Edit
Egilea: Elhuyar
Molibdenoaren antzekoa da; 19,3 g/cm3-ko dentsitatea du, 3.410 °C-an urtzen da eta 5.660 °C-an irakiten du. Wolframita eta scheelita mineraletatik ateratzen da. Metodo elektromagnetikoz bereizi eta kontzentratu egiten da lehenbizi, eta sodio karbonatoarekin tratatzen da ondoren ezpurutasunak kentzeko (artsenikoa, sufrea, fosforoa, etab.). Wolframatoa azido klorhidrikoarekin deskonposatu egiten da oxido wolframikoa lortzeko, eta hori erreduzitu egiten da hidrogenoarekin 1.200 °C-an edo egur-ikatzarekin 1.400 °C-an. Horrela lortutako wolfram-hautsa zuzenean erabil daiteke, baina ia urtze-tenperaturaraino berotu eta konprimatuta ere bai.
Elektrizitatearen arloan aplikazio ugari du wolframak, eta atmosfera erreduktoreko edo neutroko labe elektrikoetan, kontaktu elektrikoetan eta abarretan ere erabiltzen da. Altzairu oso gogorrak eratzen dituenez, erremintetarako aleazioetan edo trokelak egiteko baliatzen da.
Wolfram karburoa, normalean, ia urtze-tenperaturaraino berotu eta konprimituz lortzen da. Titanio edo tantalo karburoak izaten ditu eta dena kobaltoarekin aglomeraturik egoten da. Plakatxoak egiten dira eta altzairu arrunteko euskarrian soldaturik ebaketa-erreminta gisa erabiltzen da.