tsunami

1. Ozean.

Itsasoaren hondoko edozein prozesuk eragindako eskala handi eta epe motzeko olatu itzela. Batez ere Ozeano Barean gertatzen da. Zergati ohikoena itsasikarak badira ere, itsaspeko luiziek edo erupzio bolkanikoek ere sorraraz ditzakete. 950 km/h baino abiadura handiagoak izaten dituzte, batzuetan, eta itsaso zabalean altuera arbuiagarriak badituzte ere, kostaldera hurbiltzean (batzuetan jatorritik ehunka kilometrotara) 30 m-ko altuera, edo handiagoa, izatera irits daitezke. Tsunamiak oso suntsitzaileak izaten dira kostaldean.