tread
- 1. Autom.
Zorua ukitzen duen pneumatikoaren aldea, karkasaren gainaldea estaltzen duena. Lodiera handieneko aldea da, eta diseinu desberdinak izan ditzake, ibilgailuaren erabileraren eta inguru-kondizioen arabera behar diren trakzio-, balaztatze- eta itsaspen-propietateen arabera. Zoruan den urak zoru eta pneumatikoaren artetik egozteko kanalak ditu.