transporter

1. Teknol.
sin. carrier, conveyor

Materialak leku batetik bestera, dela leku lauan dela aldapan, garraiatzeko tresna. Instalazio finkoa da, hau da, garraiagailua ez da ibilgailua. Era askotako garraiagailuak erabiltzen dira, garraiatu beharreko materialen eta ibilbidearen ezaugarrien arabera. Uhal garraiatzailea da ohikoena: biraka ari diren arrabolek haien gainean bermatzen den zinta amaigabe malgu bat arrastatzen dute. Badira garraiagailu pneumatikoak (aire konprimatua baliatzen dute), hidraulikoak (ura erabiltzen dute) eta bestelakoak ere.