tide

1. Ozean.

Itsasoa aldizka igotzea eta jaistea, Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren baterako grabitate-eraginen ondorioz.

Itsasgora, itsasbehera eta marea-bitartea
Itsasgora, itsasbehera eta marea-bitartea

1. Ozean.
Itsasoa aldizka igotzea eta jaistea, Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren baterako grabitate-eraginen ondorioz.

Marea Edit

Egilea: Elhuyar

MAREA

Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitatearen eraginez sortzen diren itsas mailaren gorabehera erritmikoak (itsasgora eta itsasbehera) dira mareak; erakarpen hori, ordea, ez da berdina biraka ari den Lurreko puntu guztietan.

Marearen ziklo osoak 24 h 50' irauten du. Marea sortzeko parte hartzen duten indarrak indar grabitatorioa (Ilargiarena eta Eguzkiarena) eta Lurraren indar zentrifugoa dira. Halaber, egunaren buruan Ilargiaren kokagunea aldatu egiten denez, indar-eremuak asimetrikoki inguratzen du Lurra; hori dela eta, latitude txikietan, eguneko bi itsasgora eta bi itsasbehera (egun-erdiko mareak) eta, 62’-tik gorako latitudeetan, eguneko itsasgora eta itsasbehera bana (eguneko mareak) izaten dira.

grafikoak1

Itsasgora, itsasbehera eta marea-bitartea

Ilargiaren eta Eguzkiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakinetan (adibidez, ilberrian eta ilbetean) bat egitean, intentsitate handiko mareak sortzen dira: marea biziak.

Aldiz, Eguzkiaren eta Ilargiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakinetan (adibidez, ilgoran eta ilbeheran) elkar deuseztatzen dutenean, ohikoak baino marea txikiagokoak sortzen dira: marea hilak.

Marea horiek udaberriko eta udazkeneko ekinokzioetan gertatzen dira.

grafikoak2

Eguzkia eta Ilargia lerrokatuta daudenean, marea biziak sortzen dira. Aldiz, Ilargiak eta Eguzkiak koadratura bat osatzen dutenean, marea hilak sortzen dira