Tertiary
- 1. Geol.
Unitate kronoestratigrafiko (eta geokronologiko) informala Paleogeno eta Neogeno Sistemak (eta Epokak) hartzen dituena.
Unitate kronoestratigrafiko (eta geokronologiko) informala Paleogeno eta Neogeno Sistemak (eta Epokak) hartzen dituena.
Hidrokarburo-kate batean, beste hiru karbono-atomorekin lotuta dagoen muturreko karbono-atomoa. Halaber, talde funtzional bat karbono tertziario batean baldin badago, talde funtzional horri ere tertziario deritzo, esaterako, alkoholak (RR'R''COH). Bestalde, aminak tertziario deitzen dira baldin eta hiru alkilo erradikal badaude nitrogenoarekin lotuta: R−NR−R''; eta amidak tertziario deitzen dira baldin eta hiru azilo-talde badaude nitrogenoarekin lotuta: RCO−N(R'CO)−R''CO.