tangent

1. Mat.

Angelu bati buruz, triangelu zuzen batean aurrez aurre daukan katetoaren eta ondoko katetoaren arteko zatidura. Sinuaren eta kosinuaren arteko zatidura gisa ere defini daiteke.

Tangentea
Tangentea

2. Mat.

Lerro edo gainazal kurbatua puntu bakarrean ukitzen duen zuzena, planoa edo gainazala. Planoan, kurba jakin baten puntu jakin batean, ukitzailearen malda aurkitu daiteke kurbaren puntu horretako deribatua kalkulatuz, eta horrek aukera ematen du zuzen ukitzailearen ekuazioa aurkitzeko. Kurba batek P puntu jakin batean duen zuzen ukitzailea defini daiteke P puntu horretan eta kurbaren Q beste puntu batean zeharreko ebakitzailea kontuan harturik. P puntuko ukitzailea, orduan, ebakitzailearen posizio limitea da Q puntua P puntura hurbiltzen denean.