strontium

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 38 duen elementu kimikoa. Metal lurralkalinoa, biguna eta sukoia da. Aleazioetan eta elektroi-hodietan erabiltzen da, eta kaltzioaren antzeko ezaugarri asko ditu. Naturan, arroka, lur, hauts, harrikatz eta petrolioan dago. Estrontzio naturala ez da erradioaktiboa, eta estrontzio egonkor esaten zaio. Atmosferan, estrontzio egonkorraren lau isotopo daude: 84Sr, 86Sr, 87Sr eta 88Sr. Estrontzio-konposatuak zeramikagintzan, beirazko produktuetan, su artifizialetan, margoak egiteko pigmentuetan, argi fluoreszenteetan eta medikamentuetan erabiltzen dira. Hala ere, estrontzioaren isotopo batzuk erradioaktiboak dira; horien artean, 90Sr isotopoa da ezagunena. Erreaktore nuklearretan eta arma nuklearren detonazioan eratzen da, eta 29 urteko batez besteko bizitza du.

Estrontzioa
Estrontzioa