2. Itsas.
sin. strop, loop, eye strop

Arrauna toletean lotzeko erabiltzen den uztai-formako soka txiki eta itxia.

3. Teknol.
sin. clamp, clip, flange

Eraztuna, zumitza edo antzeko objektua, pieza bat tokiren batean finkatzeko edo bi pieza elkarri lotzeko erabiltzen dena. Lotzeko edo finkatzeko, bridak inguratu egiten du pieza. Adibidez, makina-erremintetan bridak erabiltzen dira pieza mahaian lotzeko.

4. Teknol.
sin. clamp, clip, flange, pipe clamp, pipe clip

Tutu-zatiak elkarri lotzeko pieza. Hoditerietan erabiltzen dira, hodiak ebaki edo suntsitu gabe muntatu eta desmuntatu ahal izateko. Hodiaren muturrean ezartzen da, lotuta edo soldatuta, eta zuloak ditu beste hodi baten muturrean jarritako beste brida baten zuloen parean jarri eta berno bidez biak elkarri lotzeko.

5. Teknol.
sin. belt

Higidura gurpil edo txirrika batetik beste ardatz batean dagoen beste gurpil edo txirrika batera transmititzeko elementua. Material malguzko banda edo zerrenda estu bat da (larruzkoa, gomazkoa, landare-zuntzezkoa...), eta itxia da, hau da, bi muturrak elkarri lotuak ditu.

6. Teknol.
sin. strip-iron

Altzairuzko pieza estua eta luzea, oso zapala. Trakzioarekiko erresistentzia handia dute, eta enbalajeetan eta upeletan erabiltzen dira.