statement

1. Inform.

Lengoaia agintzaileetan, unitate autonomo txikiena. Programak sententzia bakarrez edo gehiagoz osatutako sekuentziak dira. Sententzia batek barne osagaiak izan ditzake (adierazpenak, esaterako). Programazio-lengoaiatan sententziaren eta adierazpenaren arteko desberdintasuna da, adierazpenak beti balio bat bueltatzen duela, eta programaren egoera ez duela aldatzen. Sententziak, aldiz, ez du baliorik itzultzen, baina programaren egoera aldatzen du (adibidez, aldagaien balioak). Sententzia sinplearen adibidea, x:=x+1; sententzia horrek adierazpen bat hartzen du bere barne (x+1). Sententzia konplexuaren adibidea, if sententzia: if (x > 1), non, x:=x+1 .

2. Log.
sin. sentence

Munduaz zerbait dioen adierazpena. Esanahia duen hizkuntza-elementuen segida da, perpausa.

3. Mat.

Problema bat eta hura askatzeko behar diren datuak azaltzen dituen testua.