spindle

1. Teknol.
sin. axle

Pieza zirkularra, eskuarki zilindrikoa, haren inguruan biratzen den gurpil edo engranaje baten edo batzuen euskarria eta gidaria. Ardatza finkoa izan daiteke, hau da, biratzen ez dena; halakoetan, errodamendu edo abatz bat ezartzen da gurpilaren edo dena delako piezaren erdialdean, eta, hari esker, gurpila ardatzaren inguruan bira daiteke ardatza geldirik dagoela. Baina ardatza birakaria ere izan daiteke; orduan, gurpila ardatzean finkatzen da, eta gurpil-ardatz multzoa batera biratzen da. Halakoetan, ardatzari eusten dioten puntuetan errodamenduak edo zorroak ezartzen dira.