2. Teknol.
sin. crosshead

Motor batean, pistoiaren eta bielaren arteko lotura eratzen duen blokea, aurrera-atzera mugimendua egin eta mugimendu hori biraketa-mugimendu bilakatzen duena.

3. Zool.

Araneoen ordenako artropodoen izen arrunta. Gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatua dute. Ahoaren inguruan kelizero deritzen luzakinak dituzte, hozka egin eta pozoia ziztatzeko erabiltzen dituztenak. Lau hanka-pare dituzte eta prosoman kokatuta daude. Opistosoman armiarma-sareak egiteko erabiltzen duten zeta jariatzen duten guruinak dituzte. Tamaina desberdinekoak dira eta mundu guztian hedatuta daude.