sort
- 1. Inform.
Elementu-multzo bat ordenan jarri, aldez aurretik erabakitako erlazioen arabera. Sistema eragileak, adibidez, fitxategi-izenak eta testu-zerrendak ordenatzen ditu, besteak beste. Testu-prozesadoreek, berriz, testu-lerroak ordenatzeko aukera ematen dute. Datu-baseek, ostera, erregistroak eremu baten edo gehiagoren arabera ordenatzen dituzte.