slump
- 1. Geol.
- sin. rotational slide
Lur-irristatze mota, grabitatearen eraginez gutxi kontsolidatutako sedimentu-masa maldan behera jaisten denean. Irristatutako blokeek errotazio-mugimendu bat dute irristatze-plano deritzonaren inguruan. Irristatze-mota hau altuera ertaineko eta material homogeneoko mendi-mazela batean gertatzen da. Irristatutako masak barnean zuen egitura (geruzapena) biziki deformatuta (tolesak eta failak) geratzen da.