site

1. Inform.
sin. web site, website

Interneten, orri nagusi baten inguruan antolatuta eta elkarrekin erlazionatuta dauden web-orrien multzoa. Enpresa, erakunde, elkarte, talde, pertsona eta abarri buruzko informazioa eskaintzen du.

Internauta gehienek Interneten nabigatzeko web-nabigatzaile bat erabiltzen dutenez, askotan, Internet eta web nahastu egiten dira, eta webguneren ordez Internet gune erabiltzen da. Bi horiek ez dira sinonimotzat jo behar, Interneten, webguneez gain, FTP guneak, Telnet guneak eta abar, ere badirelako.