shell
- 1. Arm.
Artilleria-armen jaurtigaia. Bi motatakoak bereizten dira zulatzaileak eta materia lehergai, toxiko, nuklear eta abarrez betetakoak.
Artilleria-armen jaurtigaia. Bi motatakoak bereizten dira zulatzaileak eta materia lehergai, toxiko, nuklear eta abarrez betetakoak.
Plaka-egitura mehe eta kurbatua, ezartzen zaizkion indarrak gainazalaren planoan eragiten duten konpresio-, trakzio- eta ebakidura-esfortzu bidez transmititzeko forma duena. Oskol-egitura gai da indar erlatiboki handiei eusteko, baldin eta indarrok uniformeki ezartzen badira; dena den, mehea denez, makurdurarekiko erresistentzia txikia du, eta ez da egokia karga kontzentratuei eusteko.
Atomoan, zenbaki kuantiko nagusi (n) bereko orbital-multzoetako bakoitza. Geruzak 1, 2, 3... zenbakiez adierazten dira. Geruza bakoitzean, l momentu angeluarraren zenbaki kuantikoaren araberako azpigeruzak bereizten dira.
Zenbait organismo zelulabakarrak jariatzen duen azal sarritan mineralizatua.
Hainbat animaliaren kanpo-estalki gogorra. Ohiz kaltzio karbonatozkoa izaten da, baina kasu batzuetan eta zati batean behintzat, kitinazkoa, proteinazkoa edo silizezkoa izan daiteke.