secondary
- 1. Kim.
Hidrokarburo-kate batean, karbono-atomo bat karbono sekundarioa dela esaten da baldin eta beste bi karbono-atomorekin lotuta badago. Halaber, talde funtzional bat karbono sekundario batean baldin badago, talde funtzional horri ere sekundario deritzo, esaterako, alkoholak (RR'CHOH). Bestalde, aminak sekundario deitzen dira baldin eta bi alkilo erradikal badaude nitrogenoarekin lotuta: R-NH-R'; eta amidak sekundario deitzen dira baldin eta bi azilo-talde badaude nitrogenoarekin lotuta: RCO-NH-R'CO.