screwdriver

1. Teknol. Mek.

Biratuz, torlojuak eta gabilak sartu eta estutzeko edo askatu eta ateratzeko diseinatutako erreminta. Buru batez, altzairuzko barra estu batez eta zurezko edo plastikozko kirten batez osatuta dago. Buruaren formak eta tamainak sartu edo atera nahi den torlojuaren araberakoa izan behar dute, bihurkina torlojuaren buruko artekan sartu behar baita. Hala, ahoa izan daitezke zuzena, gurutze-formakoa eta abar.