2. Med.
sin. squama

Dermatosietan bereziki, larruazaletik erortzen den epidermis-puska.

3. Orok.

Magnitude bat edo fenomeno baten intentsitatearen neurria adierazteko erabiltzen den balio-segida mailakatua.

4. Orok.

Irudikapen grafiko, kartografiko, fotografiko edo maketa batean, neurri jakin baten eta neurri errealaren arteko proportzioa.

5. Teknol.
sin. scale ruler, architect's ruler

Sekzio triangeluarra duen erregela, alde bakoitzean eskala graduatu ezberdinak dituena; eskalan egindako marrazkiak egiteko erabiltzen da.

6. Zool.
sin. scaling

Zenbait animaliaren (adib., arrainen, narrastien edo pangolinen) gorputzeko kanpo-estalkiaren parte diren plaka txiki, gutxi-asko zapaldu, zurrun eta zirkunskribatuak.