root
- 1. Bot.
Klorofilarik gabeko landare-organoa, beherantz hazi ohi dena. Landarea finkatzeko balio du, eta landareak hazteko behar dituen ura eta gatzak xurgatzen ditu.
Klorofilarik gabeko landare-organoa, beherantz hazi ohi dena. Landarea finkatzeko balio du, eta landareak hazteko behar dituen ura eta gatzak xurgatzen ditu.
Hierarkia-sistema baten irudikapenean, maila gorena. Adibidez, erro-direktorioa, hau da, direktorio nagusia, beste baten azpidirektorioa ez dena.
Erroketaren emaitza; alegia, zenbaki erreal edo konplexu bati buruz (errokizuna), zenbaki hori lortzeko bere buruaz n aldiz biderkatu behar den beste zenbaki erreal edo konplexua. Adibidez, 2 zenbakia 16 zenbakiaren laugarren erroa da, zeren 24 = 16.
Funtzio bati buruz, haren balioa anulatzen duten x-ren balioetako bakoitza. Aljebraren oinarrizko teoremak dioenez, n mailako polinomioek n erro dituzte, eta beteko da ezen (x-r1)(x-r2)...(x-rn) = 0. Erro bakunak edo anizkoitzak izan daitezke, zenbat aldiz diren erro.