resistance
- 1. Biol.
Oro har, organismo batek inguruneko erasoei edo kalte egin diezaioketen kondizioei eusteko duen ahalmena. Esaterako, mikroorganismoen, konposatu toxikoen, erradiazioen edo klima-kondizioen aurreko erresistentzia.

Mekanikan, material baten higidurari edo deformazioari kontra egiten dion edozein indar. Oro har, indar baten eraginari kontra egiten diona, hala nola palanka batean edo polea batean eragiten duen indarrari (potentziari) kontra egiten diona, edo fluido batek bere barnean higitzen den gorputz baten kontra egiten duena.
Mikroorganismo batek bizirik irauteko eta ugaltzeko gaitasuna izatea normalean heriotza eragiten dion substantzia batekin (antibiotiko batekin, adibidez) kontaktuan haztean.
Materialek korronte elektrikoa beren barnean iragateari egiten dioten eragozpenaren neurria adierazteko magnitudea. Eroale baten bi muturren artean dagoen potentzial-diferentziaren eta eroalean barrena doan korrontearen intentsitatearen arteko zatidura da. Ohmetan neurtzen da.